UEFA Europa League

UEFA Txapelketa» orritik birbideratua)

UEFA Europa League, 2008-09 denboraldira arte UEFA Kopa bezala ezaguna, Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua. Europako futbol taldeentzako bigarren txapelketa nagusia da, Champions Leaguen atzetik. Taldeak UEFA koparako tokian tokiko liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira.

UEFA Europa League
Antolatzailea UEFA
Sorrera 1971-1972 (UEFA Kopa)
1999-2000 (Europa League)
Eremua Europa
Taldeak sailkatuak: 48
guztira: 193
Garaipen gehien Espainia Sevilla FC (7 Kopa)
Txapelduna Italia Atalanta BC (2023-24)
Webgunea es.uefa.com
Sevilla FC 2006ko Kopa eskutan garaipena ospatzen.
Juventus FC eta FC Internazionale talde italiarrek hiruna kopa irabazi dituzte.
Liverpool FC talde ingelesak ere 3 Kopa eskuratu ditu.
Atletico Madrilek 2018an lortu du hirugarren Europa Leaguea.
FC Porto eta Rapid Vienaren arteko partida elurpean.

Txapelketaren irabazleak Europako Superkopa jokatzen du Txapeldunen Ligako irabazlearen aurka.

Historia

aldatu

Lehenengo UEFA Kopa 1971koa izan zen, Ferietako Kopa ordezkatuta. UEFA Errekopa 1999 amaitu zenean, tokian tokiko kopa txapelketen irabazleak UEFArako sailkatzen hasi ziren. 1998 arte, finala bi partidatan jokatzen zen.

Egungo UEFA Europa Leagueren txapelduna Sevilla FC da, 2016ko maiatzaren 18ko Basileako finalean Liverpool FC gainditu baitzuen. Bosgarren garaipena izanik garaikurraren jabetza eskuratu zuen. Aipatzekoa da azken hirurak jarraian irabazi zituela Unai Emery hondarribitarra entrenatzaile zuela.

2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiak erabat baldintzatu zuen txapelketa. Hiru hilabeteko etenaren ondoren abuztuan txapelketari berrekin zitzaion eta final laurdenetatik aurrera partida bakarrera jokatu ziren kanporaketa guztiak.

Podiuma

aldatu
     
 
 
 
Sevilla
7 Kopa
     
 
 
 
Juventus
3 Kopa
     
 
 
 
Inter Milan
3 Kopa
     
 
 
 
Liverpool
3 Kopa
     
 
 
 
Atletico Madril
3 Kopa

Palmaresa

aldatu
Denboraldia Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1971-72   Tottenham Hotspur 2-1, 1-1   Wolverhampton Wanderers
1972-73   Liverpool FC 3-0, 2-0   Borussia Mönchengladbach
1973-74   Feyenoord Rotterdam 3-0, 2-0   Tottenham Hotspur
1974-75   Borussia Mönchengladbach 0-0, 5-1   FC Twente
1975-76   Liverpool FC 3-2, 1-1   Club Brugge KV
1976-77   Juventus FC 1-0, 2-1   Athletic Club
1977-78   PSV Eindhoven 0-0, 3-0   SC Bastia
1978-79   Borussia Mönchengladbach 1-1, 1-0   Belgradeko Izar Gorria
1979-80   Eintracht Frankfurt 3-2, 1-0   Borussia Mönchengladbach
1980-81   Ipswich Town 3-0, 4-2   AZ Alkmaar
1981-82   IFK Göteborg 1-0, 3-0   Hamburger SV
1982-83   RSC Anderlecht 1-0, 1-1   SL Benfica
1983-84   Tottenham Hotspur 1-1, 1-1 (pen 4:3)   RSC Anderlecht
1984-85   Real Madrid 3-0, 0-1   Videoton
1985-86   Real Madrid 5-1, 2-0   1. FC Köln
1986-87   IFK Göteborg 1-0, 1-1   Dundee United
1987-88   Bayer Leverkusen 3-0, 3-0   RCD Espanyol
1988-89   SSC Napoli 2-1, 3-3   VfB Stuttgart
1989-90   Juventus FC 3-1, 0-0   ACF Fiorentina
1990-91   FC Internazionale 2-0, 1-0   AS Roma
1991-92   Ajax Amsterdam 2-2, 0-0   FC Torino
1992-93   Juventus FC 1-3, 3-0   Borussia Dortmund
1993-94   FC Internazionale 0-1, 1-0   Austria Salzburg
1994-95   AC Parma 1-0, 1-1   Juventus FC
1995-96   FC Bayern Munich 2-0, 1-3   Girondins Bordeaux
1996-97   FC Schalke 04 1-0, 1-0   FC Internazionale
1997-98   FC Internazionale 3-0   SS Lazio
1998-99   AC Parma 3-0   Olympique Marseilla
1999-2000   Galatasaray SK 0-0 (pen:4-1)   Arsenal FC
2000-01   Liverpool FC 5-4   Deportivo Alavés
2001-02   Feyenoord Rotterdam 3-2   Borussia Dortmund
2002-03   FC Porto 3-2   Celtic Glasgow
2003-04   Valencia CF 2-0   Olympique Marseilla
2004-05   CSKA Mosku 3-1   Sporting Clube de Portugal
2005-06   Sevilla FC 4-0   Middlesbrough FC
2006-07   Sevilla FC 2-2 (pen:3-1)   RCD Espanyol
2007-08   Zenit San Petersburgo 2-0   Glasgow Rangers
2008-09   FC Shakhtar Donetsk 2-1   Werder Bremen
2009-10   Atlético de Madrid 2-1   Fulham FC
2010-11   FC Porto 1-0   Sporting Braga
2011-12   Atlético de Madrid 3-0   Athletic Club
2012-13   Chelsea FC 2-1   SL Benfica
2013-14   Sevilla FC 0-0 (pen:4-2)   SL Benfica
2014-15   Sevilla FC 3-2   FC Dnipro Dnipropetrovsk
2015-16   Sevilla FC 3-1   Liverpool FC
2016-17   Manchester United FC 2-0   Ajax Amsterdam
2017-18   Atlético de Madrid 3-0   Olympique Marseilla
2018-19   Chelsea FC 4-1   Arsenal
2019-20   Sevilla FC 3-2   FC Internazionale
2020-21   Villarreal CF 1-1 (pen:11-10)   Manchester United FC
2021-22   Eintracht Frankfurt 1-1 (pen:5-4)   Glasgow Rangers
2022-23   Sevilla FC 1-1 (pen:4-1)   AS Roma
2023-24   Atalanta BC 3-0   Bayer Leverkusen

Garaipenak

aldatu

Taldeka

aldatu
Taldea Garaipenak Urteak
  Sevilla FC 7 2006, 2007, 2014, 2015, 2016, 2020, 2023
  Juventus FC 3 1977, 1990, 1993
  FC Internazionale 3 1991, 1994, 1998
  Liverpool FC 3 1973, 1976, 2001
  Atlético de Madrid 3 2010, 2012, 2018
  Borussia Mönchengladbach 2 1975, 1979
  Tottenham Hotspur 2 1972, 1984
  Real Madrid 2 1985, 1986
  IFK Göteborg 2 1982, 1987
  AC Parma 2 1995, 1999
  Feyenoord Rotterdam 2 1974, 2002
  FC Porto 2 2003, 2011
  Chelsea FC 2 2013, 2019
  Eintracht Frankfurt 2 1980, 2022
  PSV Eindhoven 1 1978
  Ipswich Town 1 1981
  RSC Anderlecht 1 1983
  Bayer Leverkusen 1 1988
  SSC Napoli 1 1989
  Ajax Amsterdam 1 1992
  FC Bayern Munich 1 1996
  FC Schalke 04 1 1997
  Galatasaray SK 1 2000
  Valencia CF 1 2004
  CSKA Mosku 1 2005
  Zenit San Petersburgo 1 2008
  FC Shakhtar Donetsk 1 2009
  Manchester United FC 1 2017
  Villarreal CF 1 2021
  Atalanta BC 1 2024

Federazioka

aldatu
Herrialdea Garaipenak Taldeak
  Espainia 14 Sevilla FC (7), Atlético de Madrid (3), Real Madrid (2), Valencia CF (1), Villarreal CF (1)
  Italia 10 Juventus FC (3), FC Internazionale (3), AC Parma (2), SSC Napoli (1), Atalanta BC (1)
  Ingalaterra 9 Liverpool FC (3), Tottenham Hotspur (2), Chelsea FC (2), Ipswich Town (1), Manchester United FC (1)
  Alemania 7 Borussia Mönchengladbach (2), Eintracht Frankfurt (2), Bayer Leverkusen (1), FC Bayern Munich (1), FC Schalke 04 (1)
  Herbehereak 4 Feyenoord Rotterdam (2), PSV Eindhoven (1), Ajax Amsterdam (1)
  Suedia 2 IFK Göteborg (2)
  Portugal 2 FC Porto (2)
  Errusia 2 CSKA Mosku (1), Zenit San Petersburgo (1)
  Belgika 1 RSC Anderlecht (1)
  Turkia 1 Galatasaray SK (1)
  Ukraina 1 FC Shakhtar Donetsk (1)

Euskal taldeen finalak

aldatu

Athletic 1977

aldatu
1977ko maiatzaren 4a
Juventus FC   1 – 0   Athletic Club Stadio Comunale, Turin
Ikusleak: 75.000
Epailea: Charles Corver ( )
  15' Tradelli
1977ko maiatzaren 18a
Athletic Club   2 – 1   Juventus FC San Mames, Bilbo
Ikusleak: 43.000
Epailea: Erich Linemayr ( )
  12' J. Irureta
  78' Carlos
  7' Bettega

Alavés 2001

aldatu
2001eko maiatzaren 16a
Liverpool FC   5 – 4   Alavés Westfalenstadion, Dortmund
Ikusleak: 48.050
Epailea: Gilles Veissière ( )
  3' Babbel
  16' Gerrard
  40' McAllister
  72' Fowler
  116' (urrezko gola) Geli (b.a.)
  26' Iván Alonso
  47, 49' Javi Moreno
  88' Jordi Cruyff

Athletic 2012

aldatu
2012ko maiatzaren 9a
Atlético Madril   3 – 0   Athletic Club Arena Națională, Bukarest
Ikusleak: 52.347
Epailea: Wolfgang Stark ( )
  7, 34' Falcao
  854' Diego

Kanpo estekak

aldatu