Txukotka penintsula
Koordenatuak: 66° 00′ N, 172° 00′ W / 66.000°N,172.000°W
Txukotka penintsula edo Txuktxien penintsula[1] (errusieraz: Чукотский полуостров), Siberia, Errusia eta Asiako ipar-ekialderengo lurraldea da. Geografikoki, Ipar Amerikako Seward penintsularen aurrean dago, eta bien artean Bering itsasartea dago. Administrazioari dagokionez, Txukotka barrutikoa da Txuktxien penintsula.
GeografiaAldatu
Txuktxi penintsularen iparraldera Txuktxien itsasoa dago; hegoaldera, Bering itsasoa; ekialdera, Beringeko itsasartea. Gehieneko luzera, hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, 960 km-koa da; istmoa 500 km zabal da.
Penintsulako ekialdeko muturrean Dezhniov lurmuturra dago, Uelen ondoan: Asiako ekialdeko muturra da.
BiztanleriaAldatu
Bertako txuktxi herria bizi da penintsulan, beste etnia batzuekin batera: Siberiako yupik-ak, sireniki eskimalak, koryak-ak, txuvanoak, even-ak (lamutak), yukaghir-ak eta kolono errusiarrak.
EkonomiaAldatu
Jarduera ekonomiko nagusia meatzaritza da: zinka, urrea eta ikatza ustiatzen dute. Ehiza (elur-oreinak bereziki), arrantza eta turismoa ere garrantzitsuak dira.
HistoriaAldatu
1648. urtean Semion Dezhniov eta Fedot Alekseiev Popov buru ziren espedizio bat joan zen lurralde hartara: hamar aste behar izan zituzten penintsula osoa ontziz inguratzeko. Orduan aurkitu zuten Asia eta Alaska ez daudela lurrez lotuta.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2013-7-10.