Txorien hizketa edo txorien hizketaldia, pertsieraz منطق الطیر‎, Mantiq al-Tayr, edo مقامات الطیور, Maqāmāt-uṭ-Ṭuyūr, Farid ud-Din Attar pertsiar sufiaren olerki bat da. Izenburua Koraneko 27:16 pasartetik hartua da, honetan Sulayman (Salomon) eta Dāwūdi (Dabid) txorien hizketa (manṭiq al-ṭayr) irakatsi zietela aipatzen da.

Txorien hizketa
Jatorria
Egilea(k)Farid ad-Din Attar
Argitaratze-data1177 (egutegi gregorianoa)
Izenburuaمنطق‌الطیر
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkia
Hizkuntzapersiera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Argumentua aldatu

Epopeia mistiko bat da, honetan hogeitamar mila txori argi-oilar baten gidaritza espiritual baten pean, bildu eta Simurg edo errege-txoriaren bila abiatzen direla azaltzen da, batzutan Fenixa bezalako hegazti mitologikoekin ere parekatzen da. Simurg hegaztia jainkotasuna, jatorria eta edozein txori bidaiariaren patuaren analogia da.

Idazlan hau sufismoaren erlijio eta kultur usadioaren lan nagusienetakotzat jotzen da. Musulman kottonte honetako edozein pertsonarentzako gida bezala zerbitzatzeko idatzia dago, Ala edo jainkoarengana hurbildu dadin. Bidaiaren istorioaz gain, liburuak ipuinak, kondaira erdihistorikoak, Koranaren aipuak eta kultur usadiotik ateratako kontakizunak ere baditu, hastapen bidaiko oztopoak islatu eta nola gainditzeko balio dutelarik. Bidaian zehar txoriak banaka-banaka aitzakia bat jarriz taldea uzten joango dira, hegazti bakoitzak portaera txarra sinbolizatzen du, eta bidaia hasitako txori ugarietatik amaierara hogeitamar iritsiko dira.

Haranak aldatu

Hegaztiek Simurg bilatzeko beren bidaian zehar zazpi haran igaroko dituzte:

  1. Talab (Bilaketa)
  2. Ishq (Maitasuna)
  3. Ma'refat (Jakintza)
  4. Isteghnâ (Eskuzabaltasuna)
  5. Tawhid (Jainkoarekin batasuna)
  6. Hayrat (Harridura)
  7. Faqr eta Fana (Txirotasuna eta Frustrazioa)

Honakoak sufiek Jainkoaren benetako izaerara iristeko pasatu beharreko aldiak dira.

Ilustrazioak aldatu

New Yorkeko Metropolitar Arte Museoan udaden ilustrazioak ikusgai, 1600 ingurukoak. Ilustrazioak Habiballah Savakoak (1590-1610 artean aktibo), paperean, tinta eta akuarela ilun, urre, eta zilarreztatuz margotuak daude, 25,4 x 11,4 cm neurriez.