Txomin Ziluaga
Txomin Ziluaga Arrate (Erandio, Bizkaia, 1939 – 2012ko urriaren 24a) HASI alderdiko idazkari nagusia, Herri Batasunako sortzaile eta mahai nazionaleko kidea eta Politika-zientziako irakaslea izan zen UNED unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean[1].
Txomin Ziluaga | |||||
---|---|---|---|---|---|
1986ko uztailaren 8a - 1989ko irailaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 30a - Xabier Amuriza → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erandio, 1939 | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Bilbo, 2012ko urriaren 24a (72/73 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politologoa eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea Herri Batasuna Abertzale Sozialista Komiteak |
ETAko Bulego Politikoaren kide izan zen eta, haren militantzia zela eta, 1969ko martxoan diktadurako poliziak atxilotu zuen. Atxiloaldian, torturak pairatu zituen Bilboko polizia etxean, eta gerra kontseilua egin zioten. Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ekintza subertsio-separatista, errebolta militarra eta bandidoei laguntzea leporatuta. Epaileek bereziki nabarmendu zuten erreboltaria zela, «euskaraz hitz egiten saiatzen» zelako.[2]
1978 urtean aukeratu zuten HASIko idazkari nagusi eta 1988 urtean alderditik bereizi zen, beste militante batzuekin batera, ETAk Hipercorreko atentatua egin eta gero[3]. 1986an Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten, eta lehenago legebiltzarkide ere aukeratu zuten, nahiz eta bietan ez zuen bere lekua bete[4]. Hainbat urtez ezker abertzalearen militantzia aktibotik aldenduta izan ondoren, parte hartze publikora itzuli zen 1990eko hamarkadaren bukaeran. Haizea Ziluaga abokatu ezkertiar abertzalearen aita zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Naiz.info. (2012-10-24). Txomin Ziluaga: hainbat belaunaldirentzat erreferente. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Zubiri, Alexander Ugalde. (2024-10-07). «Txomin Ziluaga, un dirigente al lado de su gente» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).
- ↑ «Fallece Txomin Ziluaga, uno de los fundadores de Herri Batasuna» El Correo 2012-10-24.
- ↑ «Txomin Ziluaga hil da» Berria 2012-10-24.[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |