Txixaparrazta, 2001ean, Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako Hardcore punk taldea da.

Txixaparrazta
Datuak
JatorriaZarautz, Gipuzkoa
Musika motaHardcore punk
Urteak2001 - ...
Taldekideak
Labi
Lope
Abuelo
Xilban
Lete
Lehengo taldekideak
Urbi
Aierbe
Informazio gehigarria
Txixaparraztaren webgunea

Historia aldatu

Txixaparrazta, 2001 urtean sortu zen bi lagun entsegu lokalera bateria jotzera joaten zirelako. Lehen entsegu hauetatik hasi zen sortzen taldea. Hortik gutxira, Letek gitarra hartu zuen eta Urbi eta Juaniton ahotsen laguntzaz, taldea osatu zuten. Zarauzko Herriko Tabernan jotzea eskeini zieten eta horrela eman zuten beraien lehen kontzertua, nahiz eta jotzen ideia handiegirik ez eduki.

Lehen kontzertu honetatik oso gutxira, Urbik taldea utzi eta bere ordez Xilban sartu zen abestera. 2005. urterarte horrela jarraitu zuten. Urte horretan, Erdoiztako baserrian maketa bat grabatu zuten Metralleta taldearekin batera. Honen ondoren, Juanitok taldea utzi zuen eta bere ordez Lope sartu zen proiektuan.

Formazio honekin kontzertuak ematen jarraitu zuten eta 2006. urtean, berriz ere material berria grabatu zuten. Lehenik, Mexikoko Insolentes taldearekin elkarbanatua, EP bat kaleratu zuten. Honez gain, 18 abestiz osaturiko CD bat ere argitaratu zuten. Bi lan hauek argitaratu ondoren, lehen Europar bira burutu zuten Suitza, Frantzia, Alemania eta Belgikatik.

2010eko Maiatzean, taldekideak berriro elkartu ziren kontzertu bat emateko. Kontzertu hau, Arraio Irratiaren urteurren festaren barnean eman zen

Taldekideak aldatu

  • Lope - Ahotsa.
  • Xilban - Ahotsa.
  • Lete - Gitarra.
  • Abuelo - Bajua.
  • Labi - Bateria.

Lehenagoko Taldekideak aldatu

  • Urbi - Ahotsa.
  • Aierbe - Ahotsa.

Diskografia aldatu

Diskak aldatu

  • Txixaparrazta (Autoekoizpena, 2006). CD.

Splitak aldatu

  • Split Metralleta/Txixaparrazta (Autoekoizpena, 2005). Metralleta eta Txixaparrazta talde Zarauztarrek elkarbanaturiko CD-a.
  • Split Txixaparrazta/Insolentes (Autoekoizpena, 2006). Insolentes eta Txixaparrazta taldeek elkarbanaturiko Ep-a.

Kanpo estekak aldatu