Txirritaren lendabiziko bertso-lagunak

Txirritaren lendabiziko bertso-lagunak ("Txirritaren lehendabiziko bertso-lagunak") Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak

aldatu

Milla zortzireun irurogei ta
amalau urte urrian,
lehenengo plazan kantatu nuen
nik Ernani'ko lurrian,
San Antonio deitzen diyogun
ermita baten aurrian,
lagunak alkar ixtimatuaz
lengo oitura zarrian.


Joxe Migelek atera zuan
oso izketa leguna:
«Au da, gaztiak, prezisamente
guk egin biar deguna:
altxa dezagun San Antoniyo,
gaur da beraren eguna!».
Gaur Goiatz-txiki'n dago itxututa
orduko nere laguna.


Orduko ango bertsolariyak
lau lagun giñan guziyak,
Ernani'n bertan bataiatuak,
barriyu ortan aziyak:
Joxe Migel da Erramun illak,
ni ta Juan Mari biziyak,
San Antoniok merezi du ta
eman zaizkagun graziyak!


Irurogei ta amar bat urte
badaduzkat bizkarrian,
kargamenturik txarrena au da,
eziñ utzi baztarrian;
anka batetik kojoka nabill,
reuma daukat ixtarrian,
baño baditut laguntzalliak,
ez nago modu txarrian.


Gazte-gazterik asi nitzan da
orañdaño bitartian
zenbait umore eder jarri det
Kantabria'ko partian;
pixka batian ez naiz aztuko
sartuagatik lur-pian,
nere aitamenak izango dira
beste larogei urtian.


Kanpo estekak

aldatu