Txikipedia:Zugarramurdi

Definizioa aldatu

Zugarramurdi Nafarroa Garaiko udalerri bat da. Baztaaldea eskualdea osatzen du eta 2019an 219 biztanle ziruen.


 
Zugarramurdi

Geografia aldatu

Zugarramurdin, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago. Udalerri mugakideak hauek dira: Baztan', Urdazubi eta Sara. Auzoak hauek dira: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera.


 
Zugarramurdi mapa


Historia aldatu

Zugarramurdiko historian istoriorik arruntena Zugarramurdiko Sorginena da, eta euskal sorginkeriaren historiako eta, beharbada, Espainiako sorginkeriaren kasurik ospetsuena da. Sorginkeria-gunea Zugarramurdi Nafarroako Pirinioetan aurkitu zen, eta Logroñoko Espainiako Inkisizioaren auzitegiak eraman zuen prozesua.


 
Sorginkeria

Demografia aldatu

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik)

Politika aldatu

'2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten.

Euskara aldatu

Ez dago hiztunen portzentai zehatza baina kulturari erreparatuta Sakontzeko liburu famatua dago Nafar-Lapurteraz. Zugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua

Eraikin garrantzitsuak aldatu

- Arrsarioko Andre Mariaren baseliza. XVI.mendean eraikia.


- Beretxea etxea. 1793ko sutean zuti iraun zuen etxe bakarra da.


- Dolarea Etxea. Gipuzkoako armak dituen armarria izateagatik nabarmentzen da.


 
Sorginen Museoa

- Indaburua etxea/Sorginen Museoa. 1793an sutearen ondoren errea eta 1830ean zaharberritua. Bertan Zugarramurdiko Sorginen Museoa ikusgai dago.


- Zugarramurdiko Leizeak/Sorginen leizeak. Olabidea errekak (Infernuko erreka izenaz ezaguna) sortutako leizeak dira eta . Gaur egun, udako solstizioaren inguruan, San Joan gauean, jai erraldoia egiten da argia eta sua gurtzeko


 
Zugarramurdiko Leizeak