Frantziako zigiluak.

Zigilu edo seilua posta-zerbitzuen bidez bidali beharreko gutun edo paketeei itsasten zaien paper txiki bat da. Papertxo horrek irudi bat izaten du.
Zigiluaren helburua hauxe da: gutun edo paketearen bidaltzaileak posta-zerbitzua ordaindu duela adieraztea.
Zigilu desberdin asko eta asko daudenez munduan, eta horietako batzuk benetan ikusgarriak direnez, jende askok zigiluen bilduma egiten du. Zigiluak bildu eta gordetzeko zaletasun horri filatelia deitzen zaio.