Zeramika

Zeramika buztinez edo portzelanaz egindako ontziak eta objektuak sortzeko artea da. Hori egiteko, buztina edo beste material batzuk txikitu eta urarekin nahasten dira, orea edo masa egiteko. Ondoren, orea moldeatzen da eta lehortzen uzten da. Azkenik, labean oso tenperatura handian egosten da. Zeramika piezak apaintzeko, estalki ederrak eta kolorezko bernizak jartzen zaizkio gainetik. Zeramikak erresistenteak dira, baina hauskorra izan daitezke.

Historiaurrea

aldatu

Zeramika antzina-antzinako artea da, Historiaurreko gizakiek dagoeneko erabiltzen zutena. Aztarna zaharrenak (K.a. 6000. urtekoak, Neolitoa ) Irango Hotu eta Belt haitzuloetan eta Jerikon aurkitu dira. Garai hartan eltzeak eskuz egiten zituzten, labe irekietan egosi eta eguzkitan lehortzen zituzten. Gero, Egipto eta Mesopotamiako herriek tornuak eta labe itxiak asmatu zituzten, eta zeramika hobetu zuten. Beranduago, Txinan portzelana asmatu zuten eta arabiarrek txinatarrek asmatutakoa zabaldu zuten.