Zenbaki lehenak (120ra arte). Eratostenesen galbahea deitzen den metodoak 120ra arteko zenbaki lehenak erakusten ditu.

Zenbaki bat lehena da soilik bi zatitzaile baditu: 1 zenbakia eta zenbakia bera. Adibidez 5 zenbakia lehena da, bere zatitzaileak 1 eta 5 direlako. Zenbaki lehenak dira ere 2, 3, 7, 11,…

Deskribapena: aldatu

Zenbaki arrunten barruan zenbaki lehenak ez direnak zenbaki konposatuak dira, hau da, bi zatitzaile baino gehiago dituzten zenbakiak. 1 zenbakia ez da lehena, zatitzaile bakarra duelako.