Zankaluzea neguan

Zankaluzea ur ertzean ibiltzen den hegaztia da. Euskal Herrian agertzen da udan.

Deskribapena

aldatu

Hanka gorri oso luzeak ditu. Horregatik dauka zankaluze izena. Moko beltza, luzea eta zorrotza du. Hegaztia zuria da eta bizkarra eta hegoak beltzak ditu.

Udan burua beltza jartzen zaio.

Elikadura

aldatu

Ornogabeak jaten ditu, adibidez uretako intsektuak eta larbak.

Ugalketa

aldatu

Apirila eta abuztuaren artean ugaltzen da eta lau arrautza jartzen ditu.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • Gazteleraz: Cigüeñuela común
  • Frantsesez: Échasse blanche
  • Ingelesez: Black-winged stilt

Zankaluzearen soinua entzun nahi?

aldatu
       Entzun!