Txikipedia:Zamar haundia

Zamar haundiak lurra botatzen.


Zamar haundiak Olaztiko inauterietan parte hartzen dute. Egun horretan daramaten mozorroa Maria Arrokak (Olaztiko jainkosa mitologikoaren) etxean zituen animalien ikurra da.

JANZKERA aldatu

Hauek bi ardilarru janzten dituzte; bat aurretik eta bestea atzetik. Atzeko ardilarrua buruan daramaten ipurukora lotzen dute eta aurpegia zapi txuri batekin estaltzen dute. Ardilarruaren azpian gona jartzen dute. Eta ispiritu gaiztoak uxatzeko farak edo joareak eramaten dituzte.

HASIERAKO OSPAKIZUNA aldatu

Inauteriak sortu zirenean pertsonai bakoitzak egun bat zuen eta zamar haundi egunean ateratzen ziren pertsona gehienak mutilak ziren. Izan ere, festa horretan neskak eta haurrak beldurtzen zituzten. Mutilak egun hori askatasun eguna bezala hartzen zuten eta neskak inoiz baino gehiago gutxiesten zituzten. Adibidez, neskak urtean zehar ezetz esaten bazion mutila egun horretan berataz abusatzen zuen. Hortaz aparte, gona zeramatela aprobetxatzen ez zuten azpitik ezer janzten eta haur bat ikusten zutenean gona altxatzen zuten beraiek izutu arte. Mutil guztien artean neskaren bat ere bazegoen, baina, beti bere anaien babespean.

GAUR EGUNGO OSPAKIZUNA aldatu

Gaur egun pertsonai guztiak egun berean ateratzen dira, larunbatean. Hasteko, herri bazkaria egiten dute eta horren ondoren, Zamarraundiak, Zamartxikiak eta neskak prestatzen dira kalez kale ibiltzeko, txaranagaz lagunduta. Aurrean alkatea eta alkatesa, auntzaiak, apaiza eta medikua joaten dira. Atzetik, Mari Arrokari zamar haundi batek gurdi baten gainean eramaten dio suzko igitai batekin, Iratxoez lagunduta. Eta hoien atzetik zamarroak. Oraindik ere beraien helburua jendea izutzea da. Gurdi bat lurrez beteta daramate eta mozorrorik gabeko jendeari botetzen diote. San Sebastian besalizan jota dantzatzen dute herri osoarekin eta plazara iristerakoan zamarroek Olaztiko zortzikoa dantzatzen dute.