Artikulua entzun!

Spam zirkulua

Zabor-posta (Spam ingelesez) hartzailearen baimenik gabe bidalitako mezuak dira. Orokorrean helburu komertziala izaten dute. Hasieran posta elektroniko eta eztabaida-taldeetan zegoen zabor-posta, baina gaur egun blog eta beste zenbaitetan ere badugu.

Zabor-postaren aurkako neurri batzuk

aldatu

Zabor mezuei ez erantzutea

aldatu

Aholku arrunta izaten da spam mezuak ez erantzutea, spam mezuei erantzuten badiezu helbide elektronikoa baliozkoa dela baieztatuko du.

 
Epe motzean jasotako zabor-mezuen kopuru handia.

Zabor-posta salatzea

aldatu

Zabor-postaren jarraipena egitea eta delituaren berri ematea ezinbestekoa da gero spammer zerbitzua itxi ahal izateko eta akusatzeko.

Diskrezioa

aldatu

Helbide elektroniko asko ez jarri mezu bateko "Nori" atalean. Gainera, helbide elektronikoa jartzen baduzu atal horretan, spam gehiago iritsiko zaizu.

Zabor-mezuen edukiak

aldatu

Hauek dira Zabor-mezu gehienek izaten duten edukiak:

  • Iragarki komertzialak.
  • Legearen mugan aurkitzen diren zerbitzuak.

Badira beste mezu batzuk helburu komertzialik izan ez arren aspergarriak direnak (ingelesez junkmail deitzen zaie):

  • Mezu-Katea (norbaiti mezu bat bidaltzen zaio eta eskatzen zaio berak beste pertsona batzuei bidaltzeko).
  • Birus faltsuak iragartzen dituzten oharrak.

Soluzio berriak eta martxan dagoen ikerketa

aldatu

Zenbait hurbilketa proposatu dira.

Kostu bidezko posta elektronikoa

aldatu

Mezu elektroniko ugari bidaltzea oso merke izateak zabor-postaren hazkuntza errazten duenez, igorleak kostu batzuk ordaindu beharko lituzkeela proposatu da.

Beste teknika batzuk

aldatu

Posta elektronikoa spam-aren aurkako jarduerak banatzen saiatzen diren mezu elektroniko bat da, egiaztapena behartuz lehenengo posta elektronikoa kontaktu berrietara bidaltzen denean.