Txikipedia:Yevguéniya Kanáyeva

Grand Prix Rhythmische Gymnastics in Austria 2012.

Yevguéniya Olégovna Kanáyeva Omsken jaio zen 1990eko apirilaren 2an. Gimnasta  rusiar bat da eta dagoeneko erretiratua dago. Yevguéniya  banakako gimnasta onena da, sari gehien lortu dituena. Bere errekorra bi urre olinpiko eskuratzea: Pekínen 2008 eta  Londresen 2012. 17 aldiz munduko txapelduna izan da eta 13 aldiz europako txapelduna. 2012ko abenduan erretiratu zen, eta Errusiar Federazioko Gimnasia Erritmikoko presidenteordea izan zen.

Haurtzaroa aldatu

Bere amona gimnasia erritmiko zalea zen eta beragatik sartu zen kirol honetan, 6 urte zituela.  Bere lehen entrenatzailea Elena Arriz izan zen, eta orain Elenaren amak entrenatzen du: Vera Shtelbaums. Vera harrituta geratu zen Yevgueniyaren gogoarekin eta gauza berriak ikasteko grinarekin.

Ibilbidea aldatu

Yevgueniya Kanayevak gimnasta profesionala izateko ez zuen lan erraza izan, Errusiako gimnasten taldeak oso gimnasta onak zituelako.  2004an, Atenasko Joku Olinpiarretan berak eta bere laguna Chashchinak irabazi zuten urrea eta zilarra. 2007 arte Yevgueniyak ez zuen izan lekurik taldean; lesio baten erruz. 2007ko udan Yevgueniya, Kapranova eta Sessina izan ziren aukeratuak Europako Txapelketan Errusiaren izenean lehiatzeko.. 2012ko abenduan erretiratu zen. Gerora, Errusiako Gimnasia Erritmikoko Federazioko presidenteordea izan da.

Lorpenak aldatu

  • 3 Grand Slam irabazi
  • XXIX Mie Munduko Txapelketa, Japonia 2009
  • ¡Urrezko 6 medalia irabaztean, lehenengo gimnasta da erregistro hori gainditzen.
  • Munduko XXXI, Montpellier, Frantzia 2011
  • Munduko 3 txapelketa jarraian irabazi dituen gimnasta bakarra da titulua beste inongo gimnastarekin partekatu gabe.
  • Bere errekorra berdindu zuen Munduko Kopa batean jokoan zeuden 6 urreak berriro irabazita.
  • Aparatu guztietan urrea irabazi duen gimnasta bakarra da.
  • Historia osoan munduko titulu gehien lortu dituen gimnasta da:
  • Errekor olinpikoak:
    • Historia egin du Pekinen eta Londresko Jokoetan banakako mailan birritan urre olinpikoak irabazi dituen gimnasta bakarra bilakatuz.
    • Pekineko jokoetan historia egin zuen banakako mailan urre olinpiko bat irabazi zuen gimnastarik gazteena izateagatik (18 urte). Hala ere, bere bigarren partidetan urre olinpiko bat irabazi zuen gimnastarik zaharrena bihurtu zen. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Yevguéniya Kanáyeva. 2021-11-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).