Txikipedia:Yarisley Silva

Yarisley Silva txapelketa bat bukatzean Beijing 2015ean.

Yarisley Silva pertika-jauzian espezializatutako kirolari kubatarra da. 1987ko ekainaren 1ean jaio zen Pinar del Ríon (Kuban). Bere marka altuena 4,91m da.[1]

Ibilbide profesionala aldatu

 
Yarisley Silva Rio 2016an.

Zortzi urte zituela, Yarisleyk ballet klasikoa praktikatzen zuen, eta dantzaria izan nahi zuen. Gehiegizko pisua zuenez, balleta utzi zuen eta beste kirol batzuk probatu zituen, horien artean xabalina jaurtiketa eta altuera eta luzera jauziak. 13 urterekin hasi zen atletismoan, Alexander Navas irakaslearekin, Yarisley Santiago de Cuban ospatutako Eskola Joko Nazional batean parte hartzen ari zenean bere arreta erakarri ondoren, pertika-jauzian espezializatuz. Bere ama ere atletismo eta horrelako probetan aritu zen urte batzuetan zehar, xabalina jaurtiketan. Kirol horretan hasi zenean, oztopo asko izan zituen, kirol-ekipamendurik ez zeukalako eta haren aurkako kritikak jasotzen zituelako, baxua eta pisu handikoa baitzen. Gaur egun, Alexander Navasek bere entrenatzailea izaten jarraitzen du, eta lehiaketa askotan parte hartzen eta sariak irabazten ditu, pertika-jaurtiketa atalean.[2][3]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Yarisley Silva. 2021-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Yarisley Silva, historia de una campeona» Cubadebate 2019-09-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Yarisley Silva. 2021-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Yarisley Silva. 2021-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).