Txikipedia:Yúliya Chepálova

Yúliya Chepálova

Yúliya Chepálova errusiar kirolari bat izan zen, iraupen-eskian lehiatu zena. Bera 1976ean jaio zen Kosmmok del Amurren (Errusia), abenduaren 23an eta 45 urte ditu. [1]

Lorpenak aldatu

12 tenporada egin zituen lehenengoa 1996ean eta azkena 2009an. Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta guztira sei domina lortu zituen: urrea Nagano, Japonia 1998an, 30 km-ko proban; urrea, zilarra eta brontzea Salt Lake Cityn 2002an, bakarkako abiaduran, 10 km eta 15 km, eta urrea eta zilarra Turinen 2006an, erreleboan (Natalia Baranova-Masalkina, Larisa Kurkina eta Yevgueniya Medvedevarekin batera). Baita ere,  munduko txapelketetan parte hartu zuen. Lehena 2001ean Lahtin, Finlandian, urrezko domina errelebo proban eta brontzea banakako abiaduran. 2005ean Oberstdorf, Alemanian, urrezko domina irabazi zuen 7,5 km+7,5 km jazarpenean, zilarrezko domina 10 km-n eta 4x5 km-ko erreloboetan eta brontzezko domina taldekako abiaduran.

Hori guztia laburbilduz: 18 banakako txapelketa irabazi, taldeka 13 txapelketa irabazita, banaka 33 podium eta azkenik taldeka 25 podium lortzeko gai izan da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Yúliya Chepálova. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).