👨👨👦👦 Biztanleak 12.326.518 |
🔎 Azalera 8.569,15 km² |
🌄 Altuera 37 metro |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Wuhan Txinan kokatuta dagoen Hubei probintziako hiriburua da.
Kokapena aldatu
Wuhan, Hubei probintzia erdialdean kokatuta dago, Jiangshan lautadaren ekialdean, eta Yangtzé eta Han ibaien erdiko ibilbidearen elkargunea da.
Wuhanen mugakideak honakoak dira: Xiantao mendepeko konderria mendebaldean, Xiaogan ipar-mendebaldean, Huanggang ipar-ekialde eta ekialdean, Ezhou ekialdean, Huangshi hego-ekialdean, eta Xianning hegoaldean.
Wuhan 3 hiri batu zirenean sortu zen, Wǔchāng, Hànyáng, Hànkǒu, horrela banatzen da hiria.
Hizkuntza aldatu
Wuhanen bi hizkuntza ofizial daude, txinera estandarra eta wuhango dialektoa.
Historia aldatu
Wuhan hiria, hiru hiriren batura da, errekak banatzen dituztenak. Hegoaldean Wǔchāng eta iparraldean, Hànyáng eta Hànkǒu. Wuhan izena, Wuchang izenaren wǔ atalaz eta hàn (ibaia) atzizkiaz osatua dago, Hankou eta Hanyang izenak bezala. Hiru hiriek bat egin aurretik, Wuchang, Hubei probintziako hiriburua zen. Han, 1911ko urriaren 10ean, Wuchangen altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaren aurkako matxinada militarra, Txina inperialaren amaiera eta Errepublikaren aldarrikapena eragin zituena.
COVID-19 aldatu
COVID-19a Wuhanen hasi zen, pandemia bezela. Wuhanen 27 kasu ageru ziren, 2019aren Abenduan, handik aurrera, kasu gehiago aurkitu ziren, eta horre ondorioz, COVID-19 pandemia hastea erabaki zuten. Pandemia horrek Wuhanen, lau hilabete iraun zituen, Apirilaren 8a arte.