Wojtek haurra zela soldadu batekin jolasten.

Wojtek poloniar artilleriako 22. konpainiako hartz bat zen.

Historia aldatu

Kumea zenean beraiekin jolasten zuen baina denbora pasa ahala pertsonen kulturan murgildu zen. Bigarren Mundu Gerran artilleriako 22. konpainia gerrara bidali zuten eta Wojtek beraiekin eraman zuten. Maskotarik onartzen ez zenez soldadu gisa erroldatu zuten.

Iranera joan ziren eta bertan une latzak pasa ondoren britainiarrek artatu zituzten. Osasuna berreskuratu zutenean, soldadu poloniarrak bi dibisiotan banatu ziren, 5. Kresowa eta 3. Karpatoak. Sobietarrengandik ihes eginez Italiara iritsi ziren. Monte Cassinon egin zuten borroka azkenik eta Wojtek-ek ere parte hartu nahi izan zuen munizio eta elikagai garraioan. Hartzaren bizkarrean kutxak lotu eta garraio lanak bikain burutu zituen, bonben eztandek ez baitzuten beldurtzen.

Heriotza eta onespena aldatu

Wojtek 1963. urtean hil zen. Poloniako armadako 22. konpainiako armarrian agertzen da bere irudia.