Wi-Fi-aren logotipoa
   Artikulua entzun!

Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi) gailu elektronikoak konektatzeko haririk gabeko teknologia da. Wi-Fi duten gailuek (ordenagailuak, telefonoak, telebistak, bideokontsolak, musika erreproduzitzaileak...) beraien artean konektatu daitezke; baita Internetera 20 metro inguruko distantzia batean.

Wi-Fi teknologiaren bertsio ezberdinak existitzen dira; hauen arteko ezberdintasuna estaldura, irrati banda eta komunikazio abiadura dira.

Etimologia aldatu

Wifi terminoa, izen arrunta dena, Wi-Fi marka komertzialetik dator.

Aliantzak "The Standard for Wireless Fidelity" - Haririk gabeko fidelitate estandarra - iragarki eslogana erabili zuen marka sortu eta denbora gutxira. Beraz, Wi-Fi-a haririk gabeko fidelitatearen laburdura dela adieraz daiteke.

Segurtasuna aldatu

Segurtasuna WiFi-ren arazorik larrienetakoa da. Segurtasunik gabeko Wi-Fi sareak nonahi daude, honela babestu gabeko informazioa duten sare irekiak dira.

Wi-Fi sareko segurtasuna lortzeko zer egin:

  • WEP edo WPA segurtasun protokoloak ezarri. Haririk gabeko gailuek, sare-txartelek, badaramatzate protokolo hauek.
  • IPSEC IP menpeko komunikazio batean IP tunelak eratzeko protokoloa.

Wi-Fi sareetako segurtasun protokolorik onena (2006) WAP2 da.