Waterpoloa igerileku batean zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da. Helburua da bestearen porterian aldi gehienetan sartzea da.

Ezaugarriak

aldatu

Txanoaren kolorez ezberdintzen dira bi taldeak (gehien bat txuriak etxekoak, urdina kanpokoak eta gorriak atezainak). Faltak izan daitezke denbora gutxiz kanporatzea edo definitiboz kanporatzea. Lau denbora daude, bakoitza zortzi minutukoa, tartean bi minutuko atsedeneldiekin. Bigarren denboraren ondoren zelaiak aldatzen dira. Jokolariek ezin dute lurra ikutu ezta paretak ere. Jokaraliek uretan mantendu behar dira eta horrek esfortzu asko suposatzen du. Talde bakoitzak 30 segundu ditu jaurkitzeko.

 
Waterpolo

Araudia

aldatu
  • Jokalariek ezin dute baloia bi eskuekin hartu, atezainak izan ezik. Hori eginez gero, kontran izango da.
  • Jokalari batek beste jokalari baten mugimenduak oztopatzen baditu kanporatua izango da.
  • Jokalari batek bi kanporaketa eduki ditzake, hirugarrena behin betikoa izango da.
  • Talde bat jokalari bat gutxiagorekin geratzen denean hogei segundu pasa behar ditu kanporatutako jokalariak edo jokalari berri bat sartuko da.
  • Debekatzen da jokalari bati begietan ura botatzea, horrek kanporaketa suposatuko du.
  • Gola izango da baldin eta baloi osoa posteen eta langaren artean guztiz pasatzen bada.
  • Jokalariek ezingo dute salto egin bi eskuekin (atezaina izan ezik). Arau hau ez bada betetzen penaltiarekin zigortuko da 5 metroko lerro barruan egiten bada eta faltarekin kanpoan.

Erasoa

aldatu

Normalean jokalariak aurkako ate eremuaren inguruan kokatzen dira arku bat osatuz, gutxi gora behera zazpi metroetan. Buila (pibutea edo avant-piquet deiturikoa) erasoaren erdigunean kokatzen da. Aurkako ate eremutik bi edo hiru metroetara.

Defentsa

aldatu

Defentsarako posizioak erasoko posizio berdinak dira. Hainbat defentsa mota daude:

  • Presio-defentsa: defentsa indibidual moduan
  • M-defentsa: kontrako taldearen jokalaririk ahulenari zona egitea edo buiari defentsa bikoitza jartzea.

Atezaina

aldatu

Atezainaren funtzio nagusia golak saiestea da. Baditu hainbat abantaila jokalariekin alderatuz beti baldin eta bere ate eremuan badago (5 metroko marren barruan).

  • Baloia bi eskuekin jo dezakeen bakarra da.
  • Balioa ukabilekin jo dezakeen jokalari bakarra da.
  • Bi eskuekin batera salto egin dezakeen jokalari bakarra da.

Jokalarien posozioak

aldatu
  • Buia: posizio esanguratsuena izaten da, jokalaririk handiena izaten da. Ate-eremutik gertu kokatu behar da, 2 edo 3 metrotan. Bere eginkizuna jokaldiak amaitzea da.
  • Muturreko jokalariak: bi dira, bat atearen alde bakoitzean.
  • Erdikoa (biua defendatzen duena): buiaren marra berdinean egoten da baina distantzia handiagora, horregaitik izan behar du kontrola pase luzeetan.
  • Albokoak(lateralak): buiaren eta muturrekoen artean kokatzen dira. Haien funtzioa golak sartzea da, beraz teknikoak eta azkarrak izan behar dira.