👶
Jaiotza
1940ko apirilaren 1a
Nyeri
💀
Heriotza
2011ko irailaren 25a
Nairobi
🔨
Lanbidea
biologo
📷
Argazkiak
ikusi
Wangari Maathai

Wangari Maathai Ihithe-koa zen (Kenya), Kikuyu etniakoa. 1940ko apirilaren 1ean jaio zen, eta Kenyan 2011ko irailaren 25an hil egin zen. Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen.

30 urte baino gehiago eman zituen borroka egiten, horregatik Mama Miti ezizena hartu zuen  («Zuhaitzen Ama», alegia).

1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen; gaur egun, mundu guztian da ezaguna, Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetara ere.

Bere herrialdeko gobernuan egin zuen lan, beti bezala, ingurugiroaren alde lan eginez.

2004an Bakearen Nobel Saria eman zioten, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik. Bakearen nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da.

Minbiziaz hil zen 2011ko irailaren 25an, 71 urte zituelarik.[1]


Erreferentziak

  1. (Galizieraz) Wangari Maathai. 2019-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).