👶
Jaiotza
1909ko ekainaren 7a
Westfield (New Jersey)
💀
Heriotza
1974ko abuztuaren 7a
Columbia University Irving Medical Center (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
pediatra
📷
Argazkiak
ikusi
Virginia Apgar

Virginia Apgar 1909ko ekainaren 7an jaio zen Estatu Batuetan (New Jersey), eta 1974ko abuztuaren 7an hil zen bere lantokian (Columbia Unibertsitatean). Neonatologia sortu zuen eta aditua izan zen anestesiologian, baina ezagunagoa da Apgar testa  asmatzeagatik.

Biografia aldatu

Virginia Apgar 1933an graduatu zen Columbia P&Sen. Wisconsineko unibertsitate batean anestesiologian espezializatu ondoren, New Yorkera itzuli zen eta bertako ospitale batean lehenengo emakume nagusia izan zen.  1959an maisu titulua jaso zuen osasun publikoan, eta March of Dimes erakundeko lehendakariorde izatera iritsi zen.  

Bere Asmakuntzak aldatu

Apgar testa 1953an asmatu zuen eta jaioberri gutziei aplikatzen zaie. Lehenengo Apgar testa jaio eta berehala jartzen da, eta bigarrena, bost minututara. Proba honek jaioberrien 5 aspektu ebaluatzen ditu: Pultsua, arnasa, erreflexuak, muskulatura eta kolorea. Apgar testa 1etik 10era puntuatzen da: umearen puntuazioa 3 edo gutxiagokoa bada, bere egoera kritikoa izango da; 4 eta 6 arteko puntuazioa badauka, osasun maila nahiko baxua zuen, eta 7 eta 10 arteko puntuazioarekin egoera normala izango litzateke.

Lorpen Zientifikoak aldatu

 
Virginia Apgar

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Virginia Apgar. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).