Txikipedia:Versaillesko jauregia

Versaillesko jauregia

Versaillesko jauregia Frantzian kokatzen da, Parisetik 19 kilometrotara dago.

Fama aldatu

Bi urtero 15 milioi pertsona inguruk bisitatzen dute Versaillesko jauregia, parkea edo lorategiak, eta horrek munduko atrakzio turistiko ezagunenetako bat bihurtzen du.

Jabetza aldatu

Bi erregeren bizileku gogokoena izan zen. Luis XIV. erregearen errege etxea izan zen. Jauregia Frantziako Errepublikaren jabetzakoa da eta 1995az geroztik, Frantziako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean. Borboien Berrezarpenaren ondoren, erregea tronura itzuli zenean, Parisen bizi izan zen, eta 1830eko hamarkadara arte ez zen jauregiaren zati garrantzitsu bat berriro zaharberritu.

Eraikin barrua aldatu

Barruan, Frantziako historiari buruzko museo bat jarri zuten. Bizitoki-erabileretarako eraikin horiez gain, jauregiak kapera bat eta opera-areto bat dauzka. Kapera 1689tik 1710era bitartean egin zen, eta bertan erregeak eguneroko meza entzuten zuten. Opera 1770ean inauguratu zen, eta jauregian eginiko azken eraikinetako bat da. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Versaillesko jauregia. 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).