Berbena edo berbena belarra Verbenaceae familiako landare bat da. Izen zientifikoa Verbena officinalis da. Gehien bat sendagintzan erabilia.

Mundu osoan hazten da, baina Ameriketan gehien bat. Garai batean Zeltek landare sakratu bezala erabiltzen zuten.

Berbena belarra

EZAUGARRIAK aldatu

Lila koloreko hostoak dituen landare bat da. Loreak zurtoinaren buruan hazten zaizkio eta hosto zaitu berdeak ditu. Ekainean loratzen da eta uda osoa irauten du.

ATAL ERABILGARRIAK aldatu

Hostoak zein loreak erabiltzen dira eta loreak loratu aurretik bildu behar dira. Landarea lehortu ezkero urte osoan erabil daiteke, lehortzeko modurik onena sortak egin eta buelta ematea da.

PROPIETATEAK ETA ERABILPENAK aldatu

Landare antiseptiko bat da; infekzioak sendatzeko erabiltzen da gehienbat. Buruko eta eztarriko mina kentzeko ere erabili izan da.

NON AURKITU aldatu

Edozein belazetan aurki daiteke eta baserrian biziz gero, etxe ondoan ere bai. Oso erraz aurkitzen da.

BESTE ERABILERA BATZUK aldatu

Zauri edo kolpeek ematen duten mina kentzeko ere erabil daiteke, horretarako mina dugun tokian jarri landare gordina. Giltzurrunetan askotan harriak dituztenentzat komenigarria izango litzateke berbena hartzea. Horretarako hartu landare osoa eta infusioa egin. Berbena Euskal Herrian oso ezaguna, miretsia eta maitatua da. Eta herri medikuntzan asko erabiltzen da.