Vedak Indiako literaturaren lau testu zaharrenen izena da. Vedak ezagutza esan nahi du. Liburu hauek K. a. 1400 ingurukoak dira. Testu horiek gaur egun desagertuta dagoen erlijio vedikoaren oinarria ziren. Hinduismoaren aurrekoa izan zen. Erlijioaren ideiak eta oinarriak bertan biltzen dira. Katolikoen bibliak funtzio bera egiten du. Lau testuetatik zaharrena Rig Veda deritzo eta hizkuntza zaharrean dago idatzita. K.a.700 urtean.
- Yahur Veda sakrifizioen liburua da.
- Samo Veda himnoak daude bertan.
- Aharva Veda erritualen liburua da.
Geroago beste bi idazlan gehitu ziren: Mahabarata eta Ramayana.
Mahabarata, hinduismoaren oinarrizko testu bat da eta 200.000 bertsoz osatuta dago. Ramayana berriz, 40.000 bertsoz osatuta dago.