Vänern-en portua

Vänern Suediako aintzirarik handiena eta Europako hirugarrena da. Inguruan Trollhättan hiria dauka.

Ezaugarriak aldatu

Vänern aintzirak 5.655 km² azalera du. Batez besteko sakonera 27m da, baina lekurik sakonena 106 metrotara dago. Aintziraren forma oso arraroa da, bi borobil erdi erditik juntatutakoa da, 153.000.000.000 m³ ditu eta ez du uharterik barruan.

Vänern aintziran arrain espezie ugari aurkitzen dira eta azken urteetan gobernuak kutsaduraren aurkako neurriak hartu ditu. Arrantza egitea libre da, bai ertzean eta baita txalupa batean ere. Honen adierazgarri da, 2009an aintziraren barrenean aurkituriko itsasontzi vikingoa.

Nola Sortu Zen? aldatu

Duela 10.000 urte inguru. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen. Kattegat eta Botniako golkoaren artean edatu zen aintzira.

Ingurunea aldatu

Bertan txenadak eta kaioak dira hegazti ohikoenak. Ubarroiak XIX mendean desagertu ziren baina azken urteetan itzuli egin dira. Berauetaz elikatzen diren arrano arrantzaleen populazioa ere hazi egin da, beraz esan dezakegu, gero eta hegazti eta animalia gehiago daudela Vänern aintziran.