Ortzi jainkoa

Urtzi edo Ortzi zeruko euskal mitologiako pertsonai bat da. Zeruko jainkoa da.

Iraganean Euskal Herrian berarekiko sinesmen handia zegoen. Ekaitzaren inguruko botereen Jainkoa zela dirudi ikerlariek jasotako hitzen arabera, baina zeru sabaia edo egunaren argiarekin ere lotura zuela dirudi. Asteko bi egun eskaintzen dizkio euskarak: osteguna (ortzeguna) eta ostirala (ortziralea). Kristautasuna Euskal Herrira iritsi zenean, Urtzi kristautasunaren jainkoarekin identifikatu zen.