Urre-txirri arrunta

Urre-txirri arrunta hegazti hankaluze bat da. Europan eta Asian bizi da. Neguan Euskal Herrian agertzen da.

Deskribapena

aldatu

Gorputz borobila eta moko txikia ditu. Lumen koloreak oso biziak ditu. Aurpegia, eztarria, bularra eta sabelaldea beltzak ditu. Bizkarrean, aldiz, luma beltz, zuri eta urre kolorekoak ditu.

Elikadura

aldatu

Kakalardoak eta lur-zizareak jaten ditu gehienbat, baina landaretik datozen elikagaiak ere jaten ditu. Lur azpian mokoa sartuz harrapatzen ditu animaliak.

Ugalketa

aldatu

Maiatza eta iraila artean ugaltzen da.

Izena beste hizkuntzatan

aldatu
  • Ingelesez: European golden plover
  • Frantsesez: Pluvier doré
  • Gazteleraz: Chorlito dorado común

Urre-txirri arruntaren soinua entzun nahi?

aldatu
       Entzun!