Urkiak, Betulaceae familiaren Betula generoko zuhaitzak dira, pago eta haritzen ahaide hurbilak. Gehienetan, tamaina txiki eta ertaineko zuhaitzak dira, gehien bat iparraldeko klima epelekoak. Urkiak, intsektu ezberdinetako larba askorentzako janaria dira, tximeleten larbentzako esate baterako.

Ezaugarriak aldatu

Urki espezieen hostoak, oso antzekoak dira, errombo forma daukate eta zerratuak dira ertzetan eta puntan. 3-6 zentimetro inguru neurtzen dute. Bere loreak arrak eta emeak izan ahal dira. Arrak hostoak baino lehenago jaiotzen dira eta adarren puntatik zintzilik ikusi ahal dira, 2-3 aleko taldeetan. Urkiek, polenaren bidez egiten dute ugalketa sexuala. Lore arrek, polena askatzen dute eta airearekin lagunduta, beste urkien lore emeetara ailegatzen da. Urkiaren fruitua akenioa da.

Urkien enborren azalak kolore zurikoak dira, batez ere gazteak direnean, handiak eta helduak egiten direnean arrakalak agertzen dira eta belzten joaten dira. Altueran, 30 metro lor ditzakeen zuhaitz hostoerorkorra da. Adaburu biribildu eta irregularra du, adar zintzilikariekin. Bere egurra, ale xehekoa, biguna eta iraupen gutxikoa denez, papergintzan eta ikazgintzan erabiltzen da.


   Ba al dakizu    

Euskal Herriko isurialde kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean aurkitzen da. Hainbat baso hostoerorkorren ordezko komunitateak kolonizatuz.

Habitata eta hedapena aldatu

Urkiaren jatorria Europa da. Hondar lurrak atsegin ditu, baina oso lehorrak direnean ez da agertzen, itzala emeten dioten espezierik ez dagoelako. Espezie honek baso txikiak era ditzake. Urkia, ia Europa osoan, Asiako parte handi batean eta Ipar Amerikan hedatuta dagoela esan dezakegu, batez ere iparraldean.

Euskal Herrian dagokionez, baso hostoerorkor askotan aurkitzen da, isurialde kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean; adibidez, Karrantzan.

Erabilerak aldatu

 
Urkiak, Olarizu parkean, Gasteiz

Gauza askotarako erabili ahal dira. Izerdiak, azalak, hostoak, egurrak, adaxkak eta sustraika elikagaietan, eraikuntza-gaietan, sendaketetan, gai labainkorretan eta beste erabilera praktiko batzuetan erabiltzen dira

Urkiak egurrerako erabiltzen dira, pisu unitateko eta bolumen unitateko euren egurraren balio kalorifiko handia dutelako.

Urkien ostoak tearen antzeko edari diuretikoa egiteko erabiltzen dira eta, baita ere, tindagaiak eta kosmetikoak egiteko baliagarriak diren erauzkinak lortzeko.

Bere adaxkak batu eta zigor moduan erabiltzen ziren toki batzuetan. Azala sua pizteko ere erabiltzen da. Azala, dauzkan olioei esker, oso ondo erretzen da, heze badago ere. Kontuz ibiliz gero, txinpartarik txikienaz, ere erretzen hasiko diren orri guztiz mehetan banatu ahal da eta.