Urdaitz

Urdaitz Esteribarko herri txiki bat da. 2020 urtean 108 biztanle zituen. Bertako biztanleak urdaiztarrak dira.

Euskararen ezagutza datuak

Ez dago zehazki Urdaitzeko daturik, baina Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera, 2021ean Esteribarko datuak hauek izan ziren:

- Biztanleriaren % 29.0 euskalduna.

- Biztanleriaren % 13.1 euskaldun hartzailea (nahiko ongi ulertzen du eta zerbait hitz egiten du).

- Biztanleriaren % 57.9 erdalduna.

Iturria:

https://nastat.navarra.es/es/operacion-estadistica/-/tag/perfil-euskera