Txikipedia:Ualabi lepo-gorriduna


Ualabi lepo-gorriduna (Macropus rufogriseus), bere izena esaten duen moduan, Ualabi mota bat da. Ualabiak, hitz gutxitan esanda, kangurutzat hartzeko bezain handiak ez diren martsupial moduko batzuk dira. Animali hau desagertzeko arriskuan dagoen espezie bat da

Ualabi lepo-gorriduna

Nolakoak dira? Non bizi dira? aldatu

Ualabi handi samarra denez, kanguru batekin nahastu ohi da. Hala ere, sudur eta hanka beltzengatik, marra zuri eta beltzen goiko ezpainarengatik eta tonu grisaxkako ilajearengatik bereizten dira erraz. Baina, bereziki, sorbalden inguruan duten ile-xingola gorriagatik. Arrek hogei kilogramo baino gehiago pisatu dezakete, eta haien gorputzak laurogeita hamar zentimetro inguru neurtzen du; baina emeak, ordez, txikiagoak dira.

Espezie hau Australiako ekialdeko eremu epel eta emankorretan bizi da. Zehazki, kostaldeko sasietan eta Australiako ekialdeko kostaldeko basoetan, Rockhamptonetik herrialdearen hegoalderaino, Tasmanian eta Ozeaniako uharte batzuetan ere bizi dira, baina ez dakigu uharte guztietatik zeinetan.

Tasmaniako ipar-mendebaldean eta kostaldean, azken hogeita hamar urteetan ehiza eta basoen mozketa jaitsi egin denez, espezie ozeaniko horren ale kopuruak gora egin du. Izan ere, faktore horiei esker, ualabiek gauez elikatzeko landareak dituzte, bai eta zuhaixka-guneak ere, non egunez babes daitezkeen.

Elikadura eta portaera aldatu

Animalia belarjalea eta bakartia da, nahiz eta elikadura-eremu bera partekatzen duten taldeak egon daitezkeen, makropodo gehienak bezala.

Espezie hau gauetan elikatzen da, batez ere zerua lainotuta dagoen egunetan; normalean soroetako landareez eta bizi diren inguruko basoez elikatzen dira. Belarrak eta hostoak jaten ditu, baita zuhaitz-azalak, frutak eta sastrakak ere.

Kumeak udan jaiotzen dira, eta urtero kume bat jaiotzen da umealdi bakoitzean. 280 egunez, gutxi gorabehera, egoten da poltsan (marsupioa), gehienik jota, eta hilabetean amarengandik bereizten da.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.naturalista.mx/taxa/42891-Macropus-rufogriseus
  2. https://www.zoobarcelona.cat/es/animales/ualabi-de-cuello-rojo