Txikipedia:Txulubita (zuloduna)

Txulubita (zuloduna) flauta mota bat da, eta beraz, aerofonoa.

Nolakoa da? aldatu

Adar makilatxo bat da. Mutur batean, begi ondoan, ahokoaren muturra egiten zaio. Makila atereaz, azalak flautaren tutuaren funtzioa betetzen du. Beheko muturretik sartzen zaio lehenago ateratako makila. Tonu aldaketarako zulo bat egiten zaio.

Nola jotzen da? aldatu

Txulubitaren goiko muturra ahoan sartu, putz egin eta txio moduko doinu luzeak ematen ditu. Zuloa hatzarekin itxiaz eta irekiaz, bi notako doinua jotzen da (nota gehiago nahi badira, zulo gehiago egin behar zaizkio).


Txulubitak euskal herri-musikan aldatu

Herrialde askotan, udaberrian, izerdi garaian, haurrei egiten zitzaizkien halako hots-jostailuak. Leku batzuetan lizar adartxoekin eta besteetan gaztainondoarekin egiten dira. Tresna hauek ez dute hotsa denbora luzez ematen. Horregatik, erabili nahi direnean egitea izaten zen onena. Lehenago ikusi dugunez, udaberria izaten da egiteko eta jotzeko garai nagusia.