Txikipedia:Txori zezen arrunt
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/2015-10-19_Botaurus_stellaris%2C_Gosforth_Park_5.jpg/300px-2015-10-19_Botaurus_stellaris%2C_Gosforth_Park_5.jpg)
"Txori zezen arrunt" hegazti akuatiko handia da. Udan Europa eta Asian egoten da eta neguan Afrikan. Euskadiko arriskuan dauden hegaztien zerrendan dago
Deskribapena
aldatu70-80cm neurtzen du eta gorputz trinkoa du. Kolore arre-horixka du eta marrak ditu, bizi den tokian ongi kamuflatzeko. Moko luze eta zorrotza du, kolore argikoa du. Begi horiak ditu eta hanka luze eta argiak.
Elikadura
aldatuUgaztun txikiak, eta intsektuak jaten ditu eta orain ibai karramarro gorriak jaten ditu.
Ugalketa
aldatuEmeak habiak eraikitzen ditu. Oliba kolorekoa 3-7 arrautz jartzen dituzte. 25-26 egunetan txitatzen dira eta 50-55 egunetan abia uzten dute.
Izena beste hizkuntzetan
aldatu- Gazteleraz: avetoro común
- Ingelesez: Eurasian bittern
- Frantsez: Butor étoilé