Txonta arrunta
      Entzun!

   Ba al dakizu   
Txontaren izen zientifikoko coelebs izenak "ezkongabea" esan nahi du. Migrazioan arrak lehenago iristen dira eremu batetara eta hasieran zientzilariek arrak bakarrik existitzen zirela uste izan zuten.

Txonta arrunta (Fringilla coelebs) hegazti txiki bat da, Europan, Asian eta Afrika iparraldean bizi dena.

Deskribapena aldatu

14 zentimetroko tamaina du eta 19 gramo pisatzen ditu Txontak. Arrak gorputz gorrixka du eta buru urdin-grisa. Bekokia beltza du. Hegoak beltzak eta zuriak dira. Emearen koloreak apalagoak dira, marroi argi kolorekoak.

Elikadura aldatu

Fruitu eta haziak jaten ditu. Txonta gazteek intsektuak ere harrapatzen dituzte.

Ugalketa aldatu

Urtebete duenean hasten da ugaltzen eta urtero 4 edo 5 arrautza jartzen ditu.

Izena hainbat hizkuntzatan aldatu

  • Gaztelaniaz: Pinzón vulgar
  • Frantsesez: Pinson des arbres
  • Ingelesez: Common chaffinch