Txirla
aldatuTxirla, oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan, euskal gastronomiako ttoroan eta legatza saltsa berdean erabiliak. Batzuetan edozein moluskuren kuskuak izendatzeko ere erabili ohi da.
Ezaugarriak
aldatuTxirla itsas eta ibai hondoetako lohi eta hondarpean bizi dira.Planktona iragaziz eta inguruan ezarritako hondarkinez elikatzen dira. Sifoiak dituzte ura xurgatzeko eta kanporatzeko, eta zakatzak arnasteko eta ura iragazteko. Zirkulazio sistema erdi-irekia dute, bihotzez eta sainez osatua daukate.
Ezpezieak
aldatuHauek dira ohikoen txirlak:
- Txirla handia(Tapes decussatus, Ruditapes decussatus edo Venerupis decussata)
- Txirla zapala(Scrobicularia plana)
- Txirla txikia( Chamelea gallica edo Venus gallicia)
- Txirla arre gorrixka(Callista chione)
- Txirla leuna(Mactra corallina)
- Txirla garatxoduna(Venus verrucosa)
- Txirla barrenaria (Pholadidae)