TXIRIMOIA

Txirimoia jateko ona den fruitu mamitsu bat da. Fruitu tropikaletako preziatuenetako bat da.

Zuhaitza aldatu

7 edo 8 metrotako altuera hartzera iristen da. Zuhaitz tentea da, zurtoin zilindrikoa eta azal gogorra ditu. Hosto sinpleak,osoak, finak eta abalatuak ditu.

Fruitua aldatu

Haziak fuitu bakarrean multzokatzen dira. Batzuetan bihotz itxura hartzen du. Fruituaren azala berdea da eta hazi bakoitza non dagoen nabari da. Barnealdean masa haragitsu gozo bat aurkitzen da. Zapore fina eta pixkabat garratza du.

Sukaldaritza aldatu

Sukaldatuak ala sukaldatu gabe jan daitezke. Adibidez, duen mamiarekin zumoak, irabiatuak, izozkiak ala postreak egin daitezke. Plater gazietan ere erabili ohi da.