Txikipedia:Txepetxa (soinu-tresna)

Txepetxa.

Txepetxa zeharka kolpaturiko idiofonoa da.

Nola egiten da?

aldatu

Intxaur bat hustu ondoren, intxaur azal erdia hartu eta mutur batean puska bat kentzen zaio. Intxaur azalaren kontra tinkaturik, luzera, makilatxo bat jartzen da, hari batekin estu-estu helduta.

Nola jotzen da?

aldatu

Hatz batekin makilatxoari beheraka eraginez, libre gelditzen denean intxaur azalaren kontra jotzen du hotsa emanez. Trebeziaz mota guzietako erritmoak eman daitezke kantuak laguntzeko.

Non jo izan da?

aldatu
 
Juan Mari Beltran txepetxa jotzen.

Toki askotan erabili izan dira halako perkusio tresnak. Nafarroako Larraungo bailaran, adibidez, egiten ziren horrelakoak.