Txikipedia:Txepetx (hegaztia)

Txepetxa adar baten gainean.

Txepetxa Euskal Herrian bizi den hegazti txikienetako bat da.

Deskribapena

aldatu

Txepetxa txori txikia da. Kolore marroia du eta borobiltsua da. Ezaugarri nabarmena da isatsa gorantz begira izaten duela beti. 10 cm inguruko luzera du eta 10 gramo pisatzen ditu.

Ugalketa

aldatu

Arrak 12 habia egiten ditu eta emeak egokiena aukeratu eta lumaz estaltzen du. Bertan arrautzak jarriko ditu.