
Troposfera, atmosferaren lehenengo geruza da, lurrazaletik gertuen dagoena. Lurretik hasi eta 8 eta 14 km bitartera iristen da; beraz, batez beste, 12 km-ko lodiera du, gutxi gorabehera. Meheagoa da poloetan.
Geruza honetan dago arnasten dugun airea, bai eta hodeiak ere. Airea trinkoagoa da beste geruza batzuetan baino. Izan ere, troposferak atmosfera osoaren masaren hiru laurden ditu. Airea % 78an nitrogenoz eta % 21ean oxigenoz osatuta dago. Azken % 1a argoia, ur-lurruna eta karbono dioxidoa da.
Deskribapena
aldatuAtmosferako gasen %80 bertan aurkitzen da eta horri esker Troposferan gertatzen dira aldaketa meteorologiko guztiak, adibidez prezipitazioak (euria, elurra…), hodeiak…
Geruza honetan pilatzen da aireko zikinkeria, basamortutako area, hondarrak, sumendietako hautsak, itsasoetako gatza etab. Honi geruza zikina esaten zaio. Geruza zikin honen ondorioz, ilunabar eta egunsentietan zeru gorriak ikusten dira.
CO2 gasa ere pilatzen da eta honek berotegi-efektua sortzen du.