Txikipedia:Tristura
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/37/Sad-face.png/220px-Sad-face.png)
Tristura, goibeltasuna edo tristezia sufrimendu psikologikoa duenaren egoera da, norberak jasandako ezbehar eta galeren ondorioz. Batzuetan, arina eta iragankorra da eta gehienez negarra eragin dezake; beste batzuetan, sakonagoa da eta depresioa eragin dezake.
Motak
aldatu- Tristura handia
- Tristura funtzionala
- Tristura instrumentala
- Moldakortasunaren tristura
Onurak
aldatu- Gure maila funtzionala gutxitzen du. Triste sentitzen garenean, ingurunetik isolatu behar dugu, gure egoerari edo portaerari buruz hausnartu ahal izateko.
- Pentsamenduak errazten du. Egoeraren azterketa egiteko eta ondorio konstruktiboren bat ateratzeko aukera ematen digu.
- Gizarte-babesa sustatzen du. Tristura gure hitzezko hizkuntzaren bidez erakuts dezakegu, sentitzen duguna adieraziz.
Aholkuak
aldatuLau aholku ematen zituen tristura arintzeko:
- Delektazioa. - Tristura arimaren nekea eta gosea nahigabetua baldin bada, gozamena apetituaren atsedena da, presenteko ondasun eskuragarri batean.
- Negarra. Negar egiteak tristura arintzen laguntzen digu: kanpora esportatzen du barruan min egiten digun guztia, askatu egiten gaitu eta horretatik askatzen gaitu. Egiten ez bada, mina areagotu egiten da.
- Lagunartea, adiskidetasuna. Adiskideen errukiak edo sinpatiak, mina partekatzean, arindu egiten du; eta, gainera, ematen diguten maitasunak, sendatu egiten gaitu, elkarri entzunda eta ulertuta.
- Loa eta bainua. Plazer fisikoak dira, izpiritua lasaitzen dutenak.