Txikipedia:Triku arrunt

Triku arrunta ia Europa osoan zehar dagoen animalia da, baita Euskal Herrian ere (izatez, Euskal Herrian bizi den triku espezie bakarra hau da). Sagarroi eta kirikiolatz ere deitzen zaio. Ugaztun karedun bat da. Lehen insectivoroen familiren baitan  sailkatzen zen, baina gaur egun taldea berrordenatzen ari da.

Elikadura

aldatu

Trikuaren ohiko elikagaiak intsektuak eta zizareak dira. Batzuetan bere dietara gehitzen ditu ornodun txikiak (txitak, karraskarien kumeak, hegaztien arrautzak) eta fruituak.

Deskribapena

aldatu

Beste trikuek bezala, arantza gogorrez osaturiko babesa du gorputzaren inguruan. Arantzak eta ilea grixaska ditu. Baso inguruan bizi da, batez ere sasietan. Trikuak gorputz potoloa eta  hanka motsak ditu. Bere muturra luzea da eta begi beltz eta borobilak ditu.

Ugalketa

aldatu

Beraien  ugalketa apiriletik abuztura luzatzen da. 35 eguneko kumaldiaren ondoren 5-6 ume edukitzen ditu. Kumeak itsu jaiotzen dira eta bi aste ondoren begiak irekitzen dituzte. Urte batekin heldu izatera iristen dira.

Bizimodua

aldatu

Trikuak animali negutarrak dira. Azarotik martxora hibernatzen dute. Batzuetan ordea, bere hibernazioa bertan behera uzten dute hotzaren ondorioz edo eta beren loalditik esnatuak izaten direlako. Ibernaziotik kanpo, uda eta udaberrian, trikua animalia gautarra da.