Triceratops
Dinosauro belarjalea
Altuera3 metro
Luzera9 metro
Bizi zen garaiaKretazeoa
Esanahiahiru adar dituen aurpegia

Triceratops aurpegian hiru adar handi zituen dinosauro bat zen. Bi kotxe bezain luzea eta bost errinozero bezain pisutsua, oso dinosauro indartsua eta handia zen. Sudurraren gainean hezurrezko adar txiki bat zuen, eta begien gainean metro bateko luzera zuten bi adar. Hain zuzen ere, triceratops izenak "aurpegian hiru adar" esan nahi du.

Bere lau hanken gainean ibiltzen zen, zutabeak bezain indartsuak zirenak. Aurreko hankak bereziki handiak eta sendoak ziren, buru erraldoia mantendu ahal izateko.

Noiz eta non bizi izan zen? aldatu

Triceratopsa duela 70 edo 65 milioi urte bizi izan zen. Beraz, dinosauroak desagertu aurretik Lurrean bizi izan zen azken dinosauroetako bat izan zen. Triceratopsen fosilak edo hondarrak Ipar Ameriketan aurkitu dira.

Burua aldatu

 
Triceratopsaren burua

Burua oso handia zuten. Nabarmenena bertan zituzten hiru adarrak ziren. Lehenengo adarra sudurraren gainean zegoen, eta ez zen begien gainean zituen biak bezain handia. Gainera, lepo guztiaren inguruan hezurrezko plaka handi bat zuen, gorputza babesteko. Ziurrenik, defendatzeko zein erasorako erabiliko zuten. Plaka honetan kolore biziak zituela pentsatzen dute zientzialari batzuek.

Belarjaleak ziren, eta loro baten antzeko mokoa zuten, hostoak eta landare txikiak jateko. Garai hartan ez zen belarra existitzen, baina gaur egungo belarjale asko bezala ibiltzen zela pentsatzen dugu.

Borrokarako prest aldatu

 

Adar luze eta lepoko babes horiekin, pentsatzen dugu gaur egungo errinozeroek bezala borrokarako prest zegoen dinosauro handia zela. Zazpi kotxek edo kamioi baten pisua zuenenez, bere kolpe bat ikaragarria izango zen. Tyrannosaurus batek erasotzen bazuen, defentsa ona egingo zuen. Eta baliteke ere euren artean borrokatzea, arren artean lurraldea babesteko. Aurkitu diren fosil batzuk hautsita daude lepo aldeko uztaian, borroka horien ondorioz.

Ikusi 3Dn aldatu