Eguzkiaren translazioaren eskema Eguzkiaren inguruan.

Translazio izena ematen zaio halako mugimendu bati; zehazki, leku jakin batean kokatuta dagoen objektu bat beste leku batera eramaten edo mugitzen denean, haren puntu guztiak distantzia bera eginez eta norabide berean mugituz.

Lurraren translazio-mugimendua aldatu

Astronomiaren esparruan, Lurrak egiten dituen mugimenduetako bat da translazioa; gure planetak Eguzkiaren inguruan osatzen duen mugimendua da, hain zuzen. Eguzki-sistemako beste planeta guztiek egiten dute, denek gainera norabide berean. Aldiz, jira oso bat egiteko denbora oso desberdina behar dute horretarako.

Lurrak, adibidez, 365 egun eta ia 6 ordu behar ditu, eta denbora-tarte horri urtea deitu diogu. Izan ere, urtea da Lurrak Eguzkiaren inguruan bira oso bat egiteko behar duen denbora. Denbora neurtzeko erabiltzen dugun moduaren eraginez, lau urte igarotzen direnean, 6 ordu horiek 24 bihurtzen dira; horregatik, lau urterik behin egun bat eransten diogu egutegiko urte bati, gehiegizko ordu horiek konpentsatzeko. Urte horri bisurtea deitzen diogu, eta 366 egun ditu.

   Ba al dakizu    
Esan bezala, Lurrak 365 egun eta ia 6 ordu behar ditu errotazioa osatzeko. Urtero, 6 ordu horiek pilatu egiten dira, eta, 4 urte igarota, 24 ordu bihurtzen dira; hau da, egun bat. Lau urtez behin, 366 egun dituen urte bat egoten da, bisurtea deritzona.

Lurraren translazio-mugimendu hori ez da erabat zirkularra, eliptikoa edo obalatua (arrautza baten formakoa, gutxi gorabehera) baizik. Horren ondorioz, Lurretik Eguzkira dagoen distantzia ez da berdina izaten urtean zehar: batzuetan, distantzia hori laburragoa izaten da, eta beste batzuetan luzeagoa. Lurra eta Eguzkia elkarren arteko distantziarik laburrenean daudenean, 150 milioi km daude batetik bestera; eta distantziarik handienean daudenean, 155 milioi km.

Ikus, gainera aldatu