Traktorea baserri eta lehen sektoreko zereginak egiteko balio duen ibilgailua da. Eraikuntzak egiteko eta nekazaritzarako  erabiltzen  da batez ere. Indarra eta  trakzioa ematen dizkigu lan gogorrak egiteko.

Traktoreek eta kotxeek funtzionamendu desberdina dituzte. Traktore baten zaldi-potentziak ez dira kotxe batean bezain garrantzitsuak. Traktore baten helburua nagusia abiadura berdinean ibiliz lan gogorrak egitea da.

Traktorearen osagaiak aldatu

Txasisa: osagai mekanikoei, gurpilen esekidurari eta tren elektrikoari eusten dien ibilgailuaren zatia da.

Motorra: martxan jartzen den makinaren zatia da.

Transmisioa: engranaje-kaxa, enbragea, diferentziala, gurpilak, motor-ardatzak edo harguneak hartzen ditu barne.

Polea: traktoreari indarra emateko balio duen makina sinplea da.

Norabidea: horri esker ibilgailua leku batera edo bestera bideratu dezakezu.

 
traktoreak asko erraztu du baserriko lana

Nork sortu zuen traktorea? aldatu

Benjamin Leroy Holt ( 1849ko urtarrilaren 1a - 1920ko abenduaren 5a Stockton, Amerikar Estatu Batuak) izan zen traktorea asmatu zuena. Trakzio jarraituko lehen traktorea patentatu eta fabrikatzea lortu zuen.

Bere anaiekin batera Holt Manufacturing Company sortu zuen.