Fitxategi:Diagrama de los pulmones.svg
(1) Trakea. (10) Bronkio nagusiak.

Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen hodia da. Zintzurreko laringetik bronkioetara doa eta kartilagoz osatuta dago; eraztun itxurako 15-20 kartilago zati ditu. Horregatik, nahiko malgua da, ez da gogorra; eta arnasa hartzen dugunean luzatu eta zabaldu egiten da.

Laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da, hestegorriaren aurreko aldetik; gero, bi bronkio nagusitan banatzen da.

Neurriak aldatu

  • Luzera: 10-16 cm.
  • Diametroa: 2,1 eta 2,7 cm bitarte.