Txikipedia:Trafiko seinale

Trafiko-seinaleak edo zirkulazio-seinaleak errepideetan eta bide publikoetan aurkitzen diren zeinu batzuk dira, haietatik ibiltzen diren gidari eta oinezkoei zirkulazioari buruzko informazioa emateko erabiltzen direnak. Trafiko-arduradunek bide publikoetako erabiltzaileei arauak, arriskuak, oharrak eta era askotako informazio baliagarriak emateko jarritako panelak, markak eta argiak dira, baina baita zirkulazio-agenteen keinuak ere.

Trafiko-seinaleetan egiten diren jakinarazpenak behar-beharrezkoak izaten dira zirkulazioan segurtasuna eduki ahal izateko eta arriskuak ekiditeko. Gidariek, bereziki, baina baita oinezkoek ere, ondo ikasi behar duten trafiko-seinaleen esanahia, zirkulazioaren arauak betetzeko, bide publikoak segurtasunez erabili nahi baditugu.

Nolako seinaleak daude?

aldatu

Gaur egun erabiltzen diren trafiko-seinaleak lau multzo handitan sar ditzakegu:

Seinale bertikalak

aldatu

Errepide-alboetan zutik eta ondo ikusteko moduan jartzen diren kartel, panel eta zeinuak dira. Seinale bertikalak halako talde batzuetan elkartuta edo banatuta daude, halako forma eta kolore bereizgarri banarekin.