Txikipedia:Tower Bridge
Tower Bridge, Londres erdialdean dagoen zubi bat da (51°30′20″N 0°04′31″O koordenadetan).[1] Oinezkoak eta ibilgailuak Tamesis ibaia zeharkatu ahal izateko, eta aldi berean, itsasontziak pasatzen uzteko eraiki zen.[2] Horace Jones eta George D. Stevenson izan ziren arkitektoak.
Diseinua
aldatuArkitektoak Tower Bridgek 244m-ko luzera eta 65m-ko altuera izatea erabaki zuten, eta azkenean horrela eraiki zen. Zubi horrek, £1.184.000 (British Pound, Britaniar txanpona) balio izan zuen, hau da, hemengo 1.397.120€ gutxi gora-behera. Estilo neogotikoa erabili zen, hau da, historian oinarritutako estiloa. Horrez gain, altzairuz, granitoz eta hormigoiez eraikita dago.
Egiteko prozesua
aldatuXIX.mendean zubi berri bat eraikitzea erabaki zen, baina Pool of London eremuraino sartzen ziren itsasontziei ezin zitzaien pasabidea itxi; eta horregatik, zubiaren diseinua erabakitzeko lehiaketa bat egitea erabaki zuten. 50 diseinu baino gehiago aurkeztu ziren, eta azkenean, Sir Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen. 1886an hasi zen eraikitzen. 5 eraikuntza-enpresek hartu zuten parte, eta 432 langile kontratatu zituzten. 1886an bertan hil zen Jones, eta proiektuaren gidaritza George D. Stevensonek hartu zuen. Azkenean, 1894an bukatu zuten eraikitzen, eta urte horretan bertan hasi zen erabiltzen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Txantiloi:Eu-US «Tower Bridge · Tower Bridge Rd, London SE1 2UP, Erresuma Batua» Tower Bridge · Tower Bridge Rd, London SE1 2UP, Erresuma Batua (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Descubre la historia del Tower Bridge de Londres» www.london-tickets.co.uk (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ Tower Bridge. 2024-08-30 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).