Txikipedia:The Jungle Book (1967ko filma)

The Jungle Book (oihaneko liburua) 2016ean Jon Favreau izeneko gizon batek sortu zuen. Pelikula estatu batuarra da, Disney estudioek 1967an ekoiztua.

Pelikulako protagonista Mowgli izeneko haur basati bat da. Robert B.Sherman eta Richard M. Sherman anaiek sortu zituzten filmeko bost abesti baina haietako bat Terry Gilkyson-ek idatzi zuen.

Pelikularen azalpen laburra aldatu

Mowgli ume txiki bat da, Bagheera panterak basoan galduta aurkitu zuen, Bagheerak otseme batzuen kargu utzi zuen, zain zezaten.

Urte gutxi batzuk barru, Shere-Kan tigreak oihanera itzuli zenean, otsemeen taldeak, erabaki zuen ezin zutela haren ardura hartu, tigre beldurgarriari aurre ez egitearren. Beraz, Bagheerak gizonen herrixkara eraman zuten, baina bidean arazoak zituzten: lehen gauean, Kaa (sugea) saiatu da Mowgli jaten, hipnotizatu eta gero.

Gero, Baloo (hartza) aurkitu eta hark Mowgli semetzat hartu zuen, Bagheeraren desesperaziorako. Louik, tximinoen erregeak, Mowgli harrapatu zuen, suaren sekretua erakuts diezaion.

Tximinoen taldetik salbatu ondoren, Balook gizakiengana eramateko erabakia hartu zuen, baina Mowglik alde egin zuen eta saiekin eta Shere Kanekin topo egin zuen; harekin borrokatu zen, azkenean, Mowgli herrixkara joan zen, ibaian ikusi zuen neskato batek piztu zion maitasuna zela eta.

Ondorioa aldatu

Filmaren arrakastagatik, 2003an Disney-k Ohianeko liburua estreinatu zuen.

Sariak aldatu

1967.urtean jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuten “The Bare Necessities” abestiarekin. Abestiaren egilea Terry Gilkyson da.