Teoria zelularra Matthias Jakob Schleidenek (1804-1881) eta Friedrich Theodor Schwannek (1810-1882) XIX. mendean sortutako teoria da. Zelulak eta bizitza lotzen ditu. Teoria honek lau puntu ditu:
- Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
- Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.
- Bizirik egoteko 3 bizi funtzioak bete behar dituzte:
- Nutrizio funtzioa : Jan egin behar dute.
- Erlazio funtzioa: Inguruko ekintzei erantzuna eman behar diete.
- Ugalketa funtzioa: Umeak edo ondorengoak sortzeko gai izan behar da.
- Zelulak bere informazio guztia bere ondorengoei ematen die.