Teheran.

Teheran Asiako hiri bat da eta Irango hiriburua da. Ekialde Hurbileko hiri handienetakoa ere bada. 2016ko datuen arabera 8.846.782 biztanle ditu eta inguruko hiriak batera hartuta 15 milioi bizi dira.

GeografiaAldatu

 
Teheran hiriaren kokapena.

Iranen iparraldean kokaturik dago Kaspiar itsasoaren ondoan. Elburz mendilerroa du inguruan.

Klima lehorra du. Udan bero egiten du baina neguan oso hotza da. Teherango airea oso kutsaturik dago.

HistoriaAldatu

Antzina Rhages izeneko hiria zegoen bertan. Erdi Aroan arabiarrek, turkiarrek eta mongolek erasotu eta suntsitu egin zuten. Toki berean Teheran hiri berria sortu zen. 1796 urtean Irango hiriburua bihurtu zen.

Leku ikusgarriakAldatu

  • Golestan jauregia
  • Sa'dabad jauregia
  • Niavaran jauregia

IrudiakAldatu